Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa eta Lasao artean bidaiak egiten dituen lurrun trenean ibiltzeko aukera izango da datorren asteburuan ere. Zapatuan 12:00etan eta 17:30ean irtengo dute trenek museotik eta igandean, berriz, 12:00etan.
Gainera, abuztuan, asteartetik ostiralera, diesel tren historikoen bi irteera egiten dituzte egunero museotik Lasaora. Irteera horiek 12:00etan eta 17:30ean dira.
Burdinbidearen Euskal Museoa asteartetik igandera izaten da irekita: asteartetik larunbatera, 10.30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era eta igandeetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara.
Bisitariek Europako tren bildumarik onenetarikoa ikusteko aukera dute museoan, baita makina erreminta multzo osatuenetakoa ere.