Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eta Halcon Bidaiakek Bretañara eta Normandiara irteera bat antolatu dute. Irailaren 22tik 27ra egingo dute bidaia hori, eta bertan parte hartzeko oraindik tokia dagoela azaldu du Baigerak.
Bidaiaren inguruko informazioa jasotzeko eta izena emateko Azpeitiko Halcon Bidaiaken bulegora jo beharko dela esan dute Baigerakoek.