Atzokoan Loiolatik Oñatzerako natur ibilbidea egiteko aukera izan zuten Loiola gehiago: natur ibilbidea bisita gidatuan parte hartu zutenek. Loiolako turismo bulegoaren aurretik irten zuten eta, Garindik igarota, Oñatzera igo ziren. Historia nahiz inguruneaz gozatzeko aukera izan zuten atzoko Urola Turismoaren jardueran parte hartu zutenek.
Gaur arratsalderako beste bisita gidatu bat ere antolatu du Urola Turismoak. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea bisita gidatua izango da17:30ean Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Euskaraz da bisita.
Gaurko jarduera doan da, baina aldez aurretik izena eman beharko da Loiolako turismo bulegoan, 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, 688 75 94 29 telefono zenbakira Whatsappez mezua idatzita edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita. BIsita gidatua egin ahal izateko lau laguneko taldea osatu beharko dela zehaztu du Urola Turismoak.