Garbiñe Larrea naturopatak sendabelarrei buruzko saioa eskainiko du datorren irailaren 17an 18:00etan hasita, Azpeitiko Azoka Plazan. Sendabelar egokien bidez gorputza negurako prestatzeko gakoak emango ditu tailerrean.
Udaberria bezala, udazkena garai egokia izaten da sendabelarrekin garbiketak egiteko, Elikaguneak bere webgunean azaldu duenez. Udazkenean giltzurrunei eta birikei erreparatzen zaie gehienbat, gorputza neguari aurre egiteko prest egon dadin. Garbiñe Larreak Azoka Plazan eskainiko duen saioan, sendabelar egokiak aukeratzeko gakoak emango ditu, horiekin infusioak eta tinturak prestatzeko. Helburu berdinarekin, elikadurari ere erreparatuko dio Larreak.
Argiak eta Elikaguneak antolatu dute ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Esteka honetan eman daiteke izena; 4 euroko kostua izango du Elikaguneko bazkideentzat, eta 5 eurokoa gainontzekoentzat.