Alde Zaharra ezagutu dute Urola Turismoak antolatutako azken bisita gidatuan

Ihintza Elustondo 2025ko abu. 31a, 12:19

Bisita gidatuan elkartu diren pertsonak, plazan. (Ihintza Elustondo)

Abuztuan zehar hainbat bisita gidatu izan dira Urola Turismoak antolatuta, eta gaur, igandez, egin dute horietan azkena. Azpeitiko Alde Zaharra ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Urola Turismoak hainbat bisita gidatu prestatu zituen abuzturako, eta gaur, igandea, egin dute bisita horietan azkena, Azpeitian. Hain zuzen ere, Azpeitiko Alde Zaharra izenburupean egin dute bisita, 12:00etan plazan hasita. Ordu eta erdiko saioa izan da, eta euskaraz egin dute bisita, Ander Ugarteren gidaritzapean. Horrenbestez, datorren urtera arte agurtu dituzte Urola Turismoak antolatutako bisita gidatuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide