Plastiko hondakinak arte bilakatu dituzte Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2025ko abu. 31a, 15:09

Sormena eta ekonomia zirkularra landu dituzte gaur Ekoetxean egin duten ikastaroan. Lehenik, plastikoak planetan duen eraginari buruzko hitzaldia eman dute, eta ondoren, objektu berriak sortu dituzte plastiko birrinduarekin.

Sormena eta ekonomia zirkularra uztartzen dituen saio bat egin dute gaur, igandea, Ekoetxean. Hain zuzen ere, plastiko hondakinak baliatuz, arte piezak sortu dituzte bertaratu direnek. Hau da, plastikoa eskuz birziklatzen ikasi dute makina erdi-industrialekin.

Lehenik eta behin, plastikoak planetan duen eraginari buruzko hitzaldi labur bat eman dute, eta plastikoa nola berrerabil daitekeen azaldu dute, objektu berriak diseinatzeko. Ondoren, ekintzara pasatu dira: plastiko birziklatua birrindu dute, eta injekzio makinarekin moldatu dute botoiak, mosketoiak eta irudi geometrikoak sortzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide