Abuztua atzean utzi eta irailean sartuta, Lurraldebusen autobus zerbitzuek ohiko ordutegia berreskuratu dute gaur, astelehena. Hori hala, aldaketak izango dira hainbat zerbitzuren ordutegietan ere. Aldaketa horiek Azkoitia eta Donostia arteko UK01 autobus zerbitzuari, Azkoitia eta Tolosa arteko UK02 lineari, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 zerbitzuari, Beizama eta Azpeitia arteko UK04 autobusari, Zestoa eta Ermua arteko UK05 lineari eta Zumaia eta Zumarraga arteko UK06 autobus zerbitzuari eragingo diote.
UK01 zerbitzuan, esaterako, 05:45etik 20:45era ibiliko dira autobusak astelehenetik ostiralera Azkoititik Donostiarako noranzkoan eta 06:55etik 22:05era Donostiatik Azkoitirako noranzkoan; ordu erdiro egongo dira autobusak bi noranzkoetan. Larunbatetan, aldiz, orduro izango da zerbitzua, eta igandean, ia orduro. Zumaia eta Zumarraga arteko zerbitzua ere ia orduro ibiliko da bi noranzkoetan 06:45etik 22:45era artean, izan astegunetan edo asteburuetan.
UK03 eta UK06 zerbitzuak, berriz, orduro egongo dira astegunetan zehar, nahiz eta asteburuetan zerbitzua apur bat murritzagoa izango den. UK05 zerbitzuak tarte gehiago izango du linea batetik bestera, baina goizez eta arratsaldez lotuko ditu Zestoa eta Ermua. UK02 eta UK04 zerbitzuek ere ohiko ordutegia berreskuratu dute gaur.
Honako lotura honetan ikus daitezke ordutegiak.