Urriaren 6an hasiko da Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea izeneko ikastaroa, eta jadanik ireki dute izena emateko epea. 370 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Basazabal jauregian egingo dituzte saio guztiak, gazteleraz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du ikastaroa Elkar-ekin lanean programaren bidez, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Ikastaroa urrian hasiko da eta otsailaren 3an amaitu; 370 orduko iraupena izango du guztira. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 09:30etik 14:30era.
Hamabost lagunentzako plaza egongo da, eta izena emateko epea zabaldu dute jadanik. Lanbiden egin behar da eskaera, honako esteka honetan.