Irailaren azken astebururako Pirinioetara irteera antolatu du Lagun Onak MBk

Nerea Uranga 2025ko ira. 2a, 11:47

Monte Perdido. (Lagun Onak MB)

Monte Perdido igotzeko asmoarekin antolatu dute irailaren 27-28ko irteera. Dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute, plazak mugatuak direla aurreratu dute mendizaleek.

Irailaren 27-28ko asteburuan Pirinioetara irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak, Monte Perdido (3.335 m) mendia igotzeko asmoarekin. Dagoeneko irteeran izena emateko epea zabaldu dute mendizaleek, eta plazak mugatuak izango direla ohartarazi du.

Lagun Onak MBko bazkideek 90 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeko eta gainontzekoek 110 euro. Ordainaren barruan sartzen da aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria. Irteeran izena eman aurretik Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norberaren izen-abizenak adierazita diru sarrera egin beharko da, eta gero ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbide elektronikora bidali.

Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da mendia federatuta egotea eta irteeran federatu txartela soinean eramatea. Lagun Onak MB "ez da ezeren erantzule egingo", aurreratu du. 

Pirinioetako irteerako egitarau osoa prestatu du Lagun Onak MBk, baina eguraldi iragarpenaren edota beste edozein gertaeraren aurrean, azken orduko aldaketak izan daitezkeela iragarri du.

Irailaren 27an, larunbatez, 02:30ean aterako dira Azpeitiko anbulatorioaren aurretik, eta Neringo herrirainoko bidaia autoz egingo dute. 07:00etan, Nerinen autobusa hartu eta Collado Gordo ingurura igoko dira mendizaleak. 08:00 aldera hasiko dute Monte Perdidora igotzeko bidea. Mendi hori igo eta jaitsi ondoren, berriro Nerinera jaisteko autobusa hartuko dute, eta herri horretako aterpean afalduko eta lo egingo dute.

Hurrengo egunean, irailaren 28an, Neringo aterpean gosaldu, eta oinez ibilaldi bat egingo dute. "Aurreko egunekoa baino laburragoa", azaldu dute irteeraren antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide