Udaltzaingoaren lanpostu batzuk behin betiko izaeraz betetzeko prozesua abiatu zuten urte hasieran Azpeitiko, Getariako eta Zumaiako udalek elkarrekin. Lehen kolpean bost udaltzain kontratazeko asmoa agertu zuten prozesuaren berri emateko eskainitako agerraldian; hiru Zumaiarako, eta bana
Azpeitirako nahiz Getariarako. Erakundeek azaldu dutenez, deialdiaren xedea da dagoeneko existitzen diren plazak behin betiko izaeraz betetzea. Hasieran bost udaltzain plaza betetzeko deialdia egin zuten, baina Azpeitiko Udaltzaingoan beste lau plaza gehituko dituzte, eta horiek ere oposizio lehiaketaren bidez kudeatuko dituzte.
Joan zen maiatzean abiatu zuten hautaketa prozesua, eta aste honetan bertan argitaratu dute onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda; Zumaiako Udalaren webgunean dago ikusgai. Behin zerrenda argitaratuta, baztertuak izan direnek helegiteak aurkezteko aukera izango dute, irailaren 16ra arte.