Areto dantzen zaleek hitzordua izango dute etzi, irailaren 7an, Sanagustin kulturgunean. Abuztuan atseden hartu ondoren, iraileko bigarren igandearekin itzuliko da Sanagustin Dantzaleku egitasmoa; opor aurreko saioak bezala, 19:00etan hasiko da opor osteko lehendabizikoa ere.
Salsa, bachata, kizomba edota txa-txa-txa doinuen erritmoak jarraituz dantza egiteko aukera izango dute etzi arratsaldean Sanagustinen elkartzen direnek.