Urrian emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Guztira, hamazazpi ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, beraz– eta BakQ ziurtagiriari buruzkoak ez beste denak euskaraz.
Hauek dira urrian Azpeitiko KZgunean egin ahalko diren ikastaroak:
-Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
- Sei ordu.
- Urriaren 1etik 3ra, 16:00etatik 18:00etara.
-Online izapidetzak Osakidetzarekin
- Lau ordu.
- Urriaren 8an eta 9an. 16:00etatik 18:00etara.
- BakQ ziurtagiria (gaztelaniaz)
- Bi ordu.
- Urriak 28, 16:00etatik 18:00etara.
-BakQ ziurtagiria (gaztelaniaz)
- Bi ordu.
- Urriak 29, 18:00etatik 20:00etara.
-Androiden mantentze lanak. Luzaru zure gailuaren bizitza
- Lau ordu.
- Urriaren 6an eta 7an, 16:00etatik 18:00etara.
-Mekanografia, ikasi hutsetik
- Hamar ordu.
- Urriaren 20tik 24ra, 16:00etatik 18:00etara.
-Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Urriaren 10etik 13ra, 16:00etatik 18:00etara.
-Argazkiei ukituak eman ziure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Urriaren 14an eta 15ean, 16:00etatik 18:00etara.
-Editatu bideoak zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Urriaren 16an eta 17an, 16:00etatik 18:00etara.
-Adimen artifiziala. ChatGPT eta haren alternatibak
- Sei ordu.
- Urriaren 1etik 3ra, 11:00etatik 13:00etara.
-Garraio publikoa zure smartphonean
- Lau ordu.
- Urriaren 14an eta 15ean, 09:00etatik 11:00etara.
-YouTube. BIdeoak ikustea baino gehiago
- Lau ordu.
- Urriaren 16an eta 17an, 09:00etatik 11:00etara.
-Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu orriak
- Lau ordu.
- Urriaren 30ean eta 31n, 09:00etatik 11:00etara.
-Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia
- Lau ordu.
- Urriaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:00etara.
-Programa informatiko onenak jaitsi
- Lau ordu.
- Urriaren 10ean eta 13an, 11:00etatik 13:00etara.
-Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
- Lau ordu.
- Urriaren 30ean eta 31n, 18:00etatik 18:00etara.
-Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
- Lau ordu.
- Urriaren 8an eta 9an, 11:00etatik 13:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.