Adimen artifizialean oinarritutako saio praktiko bat antolatu du Iraurgi Berritzenek

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 6a, 10:26

Azpeitiko Basazabal jauregia.

Iraurgi Berritzenek Ezagutu nola aplika dezakezun AA sortzailea zure industria-enpresan izeneko tailerra antolatu du hilaren 17rako Azpeitian. Izen-ematea doakoa da. 

Iraurgi Berritzenek industria arloko enpresei zuzendutako adimen artifizial sortzailean oinarritutako saio praktiko bat antolatu du datorren irailaren 17rako. Azpeitiko Basazabal jauregian egingo dute saioa, 09:00etatik 12:00etara, eta interesdunek esteka honetan eman dezakete izena, doan. 

Ezagutu nola aplika dezakezun AA sortzailea zure industria-enpresan izeneko tailerra Digitalentu enpresako Alvaro Jose Zevallos adituak emango du. 

Iraurgi Berritzen agentziak azaldu duenez, saioan parte hartuko dutenek tresna erabilgarriak, aplikazio estrategiak eta tokiko industria-prozesuetan garatu diren kasu errealak ezagutzeko aukera izango dute. Hain zuzen, adimen artifizial sortzailea beraien enpresetako egunerokoan integratzeko bideak ezagutuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide