Bihar egingo dute udako geldialdiaren osteko lehenengo udalbatzarra

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 8a, 08:00

Udaleko ordezkariak, uztaileko udalbatzarrean. (Mailo Oiarzabal)

Aurtengo aurrekontuan hirugarren kreditu aldaketa onartuko dute udako oporren osteko lehenengo udalbatzarrean.

Udako oporren osteko ohiko martxa hartuta, bihar egingo du Azpeitiko Udalak iraileko ohiko bilkura. 19:00etan egin dute hitzordua, ohi bezala, udaletxeko areto nagusian.

Aurtengo aurrekontuaren hirugarren kreditu aldaketa da hilabete honetako gai zerrendan nagusi.

Hau da lan zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak 2025eko ekainaren 3an, 2025eko uztailaren 1ean eta 2025eko uztailaren 15ean egindako aktak onartzea. 
  2. Azpeitiko udal igerilekuko ziklo indoor aretoan hainbat bizikleta errentamendu-erregimenean (renting) kontratatzeko espedientea onartzea eta esleipen prozedurari hasiera ematea prozedura irekiaren bidez -518K- (2025PROY0149). 
  3. Udalaren 2025eko aurrekontuan 3. kreditu aldaketa onartzeko 2025eko uztailaren 23an emandako ebazpenaren berri ematea.
  4. Alkatetzak 2025eko ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.
  5. Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide