Itsasiren dantza eskolan matrikulatzeko egunak jakinarazi dituzte

Nerea Uranga 2025eko irailaren 8a

Itsasiko dantzariak. (Kulturaz)

2017an jaiotako haurrentzako nahiz aurreneko aldiz izena eman nahi duteenek irailaren 16an eta 18an izango dute horretarako aukera, Itsasiko lokalean. 16 urtetik gorakoren batek izena eman nahiko balu Itsasikoekin harremanetan jartzeko esan dute.

Itsasi euskal kultur taldeak dantza eskolako haurren matrikulazio egunak jakinarazi ditu. Izena emateko egunak irailaren 16a eta 18a izango dira, 17:30etik 19:00etara. 2017an jaiotako haurrentzako edota lehenengo aldiz matrikulatu nahi dutenentzako izango da izen ematea. Izan ere, aurretik dantzan dabiltzan umeen kasuan, Itsasikoek posta elektronikoz helarazi diete gurasoei informazioa.

Bestalde, 16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, Itsasikoekin harremanetan jartzera animatu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide