Asteburuan hasiko da Kulturaz kooperatibaren zinema denboraldia. Bi film emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasu antzokian: Heidi, katamotzaren erreskatea eta Jone, batzuetan.
Igandean, 16:30etik aurrera emango dute Heidi protagonista duen animazio filma. 19:00etan, berriz, Sara Fantova zuzendariak Euskal Herrian ekoiztutako Jone, batzuetan ikusi ahal izango da. Astelehenean ere emango dute film hori, 21:00etan hasita.
Emanaldietarako sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke aurrez, eta saioen aurretik ere erosin ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan.
Honako hau da Heidi, katamotzaren erreskatea filmaren sinopsia: "Heidi zoriontsu bizi da aitonarekin batera Suitzako Alpeetan. Uda kostaldean igarotzeko gonbidapena jasoko du; ilusioa egiten dio abentura zirraragarriak, baina zaurituta dagoen katamotz bat aurkituko du. Hari laguntzeko prest dago, eta baina anbizio handiko enpresari batek zerrategia eta katamotz trapak jarri nahi ditu mendian".
Honako hau, berriz, Jone, batzuetan lanarena: "Jone 20 urteko neska bat da. Bilboko Aste Nagusian lehen aldiz maitemintzen da. Bitartean, etxean, aurre egin behar dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari".