The Baboon Show taldeak kontzertua eskainiko du ostiral gauean Sanagustin kulturgunean. Kasik ereserkitzat har daitekeen Radio rebelde kantuaren egileek punk eta garage doinuak eskainiko dituzte, entzuleen gozamenerako.
Emanaldia, gainera, bikoitza izango da, On taldea oholtzaratuko baita suediarren aurretik. Donostiako taldeak 2019an utzi zion kontzertuak emateari, eta aurten itzuli da agertokietara, hirukotea berrituta. Orain, Itsaso Gutierrez, Maialen Urretabizkaia eta Maialen Arana musikariek osatzen dute On.
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunearen bitartez eros daitezke, 27 euroren truke, ala leihatilan, 30 euro ordainduta.