El Drogasek kontzertua emango du Sanagustinen urtarrilaren 31n

Nerea Uranga 2025ko ira. 9a, 14:40

El Drogas musikaria. (Kulturaz.eus)

Musikari nafarrak urtarrilaren 31n joko du Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Dagoeneko sarrerak salgai ipini dituzte, 32 eurotan.

Enrique Villarreal El Drogas musikari nafarrak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 31n (larunbata), 22:30ean, Sanagustin kulturgunean –Kulturguneko ateak 22:00etan zabalduko dituzte–. Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Kulturaz.eus webgunean, 32 euroren trukean.

Barricada taldeko kide ohiak aurrez ere kontzertuak jo ditu Azpeitian; esaterako, 2022ko martxoan kontzertu akustikoa eskaini zuen Soreasu antzokian eta 2024ko martxoan Pasaiako sarraskiaren 40. urtemugaren ekitaldian abestu zuen. Ekitaldi horretako parte hartzeari lotuta, Gukak elkarrizketa egin zion Barricada taldeko kide zela Bahia de Pasaia kantuaren sortzailea izan zen Villarreali.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide