Zabalik dago gaztetxoen Irakurle Txokoan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2025eko irailaren 11

Azpeitiko Udal Liburutegia. (Maialen Etxaniz)

LH 3. mailatik LH 6. mailara arteko haurrek gaurtik hilaren 22ra bitartean eman ahal izango dute izena, hainbat bidetatik. Udal Liburutegian izango dira saioak hilean behin, asteazkenetan, 17:30ean hasita.

Azpeitiko Udal Liburutegiak zabaldu du LH 3. mailatik LH 6. mailara arteko ikasleei zuzendutako Irakurleen Txokoan izena emateko epea. Gaurtik hilaren 22ra bitartean eman ahal izango dute izena, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua idatzita edo honako formulario hau beteta.

Udal Liburutegian izango dira saioak hilean behin, asteazkenetan, 17:30ean hasita. Dena den, izena ematen duten gaztetxo kopuruaren arabera antolatuko dituzte taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide