X. Azpeitia Hiria xake txapelketa jokatuko dute bihar Azoka Plazan

Andoni Elduaien 2025ko ira. 12a, 08:43

Azoka Plazak hartuko du biharko txapelketa. (Julene Frantzesena)

Xake partida azkarrak jokatuko dituzte inguruotako xake klubetako jokalariek. 16:30ean hasiko da lehia, eta 20:00etarako amaitzea aurreikusi dute.

Bihar, larunbata, X. Azpeitia Hiria xake txapelketa jokatuko dute Azpeitian. Azoka Plazan elkartuko dira herriko eta inguruotako hainbat xake klubetako ordezkariak, aurten hamargarren aldiz jokatuko duten txapelketa lehiatzeko. Azpeitiko Xaputarrak xake taldeak antolatuta arituko dira horiek guztiak.

16:30ean hasiko da lehia han, eta isiltasun giroko kontzentrazio lanean murgildu beharko dute xake jokalariek txapelketaren azken fasera sailkatzeko; izan ere, xake partida azkarrak izango dira biharko lehian jokatuko dituztenak. 20:00 ingururako amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek, ordurako jarri baitute sari banaketa ekitaldia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide