Alderdi Egunera joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu du Azpeitiko EAJk

Julene Frantzesena 2025ko ira. 12a, 08:00

Dantzariak izko ekitaldi politikoan. (EAJ)

Irailaren 28an, igandez, ospatuko du EAJk aurtengo Alderdi Eguna, Forondan. Hara joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu du Azpeitiko Uri Buru Batzarrak. Hilaren 26ra arte izango dute herritarrek autobuserako izena emateko aukera.

EAJk irailaren 28an, igandez, egingo du aurtengo Alderdi Eguna, eta Azpeitiko Uri Buru Batzarrak herritarrei hara joateko deia egin die. Forondan (Araba) ospatuko dute jeltzaleek beren eguna, urtero legez, eta Azpeitian hara joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu dute.

Zerbitzu hori baliatu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute azpeitiaubb@gmail.com helbidera mezua idatzita edo alderdikideren batekin harremanetan jarrita. Irailaren 24a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna.

Alderdi Egunean, 09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurreko geltokitik Forondara, eta 18:00 inguruan itzuliko da atzera Azpeitira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide