Bergaran ere nagusi izan dira Jone Arriaran eta German Aranburu

Julene Frantzesena 2025ko ira. 15a, 08:00

Aranburu eta Arriaran Bergaran, dantzan. (Goiena)

Azpeitiarrek irabazi zuten larunbatean Moises Azpiazuren oroimenezko dantza txapelketaren 40. edizioa. Udako bolada onari eusten segitzen dute dantzariek.

Larunbatean Bergaran (Gipuzkoa) izan zen Moises Azpiazuren oroimenezko dantza suelto txapelketa, eta beste garaikur, zapi eta txapel bana sartu zuten Jone Arriaranek eta German Aranburuk garaipenen zakura. Udako bolada itzelari segida ematea lortu zuten dantzari azpeitiarrek.

Dantza txapelketaren 40. edizioa izan zen larunbatekoa, eta zortzi bikotek parte hartu zuten.

Goienaren webgunean ikus daiteke Arriaranek eta Aranburuk saria jaso zuten unearen eta ondoren eskaini zuten dantzaren bideoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide