Franco-Españolas upategira irteera antolatu du Baigerak

Julene Frantzesena 2025eko irailaren 17a

Franco-Españolas upategia. (Utzitakoa)

Urriaren 16an, ostegunez, egingo dute Logroñoko upategira txangoa: bisita gidatua eta hamaiketakoa egingo dituzte han. Urriaren 14a izango da izena emateko azken eguna.

Logroñoko Franco-Españolas upategira irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urriaren 16rako. Txangora joan nahi dutenek Baigeraren bulegoetan eman beharko dute izena, urriaren 14a baino lehen, eta 60 euro ordaindu beharko dituzte.

Ostegun horretan 08:00etan aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik Logroñora, eta 10:00etan hasiko dute upategiko bisita gidatua. Hamaiketakoa ere egingo dute han. Gero, 14:30ean, Meson El Cid jatetxean egingo dute bazkaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide