Kaskezur taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Doako emanaldia izango da 20:30ean hasiko dena, eta Baztango (Nafarroa) taldeak noise eta rock doinuak eramango ditu jendaurrera.
Zapatuan, berriz, Niña Coyote eta Chico Tornadoren txanda izango da. Ursula Strong bateria jotzaileak eta Koldo Soret abeslari eta gitarristak rock doinuak eskainiko dituzte. Haren aurretik, 22:00etan, Gailu taldea izango da Sanagustingo agertokian; Mikel Abregok, Okene Abregok y Drakek osatutako hirukoteak rural electro hardcore estiloko abestiak joko dituzte.
Hamasei eurotan eskura daitezke kontzertuetarako sarrerak, honako lotura honetan.