Dantza suelto ikastaroa antolatu du Itsasi euskal kultur taldeak abendura bitarterako. Urriaren 7an egingo dute lehen saioa, eta abendura bitartean eskainiko dituzte eskolak, astearteetan, 21:00etatik 22:00etara bitartean, Itsasiren lokalean (Urola kaleko 6. zenbakian).
Ikastaroa doakoa izango da, eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei dago zuzenduta. Ondorioz, dantza saioetan parte hartu nahi dutenek hilaren 7an, 21:00etan, Itsasiren lokalera agertu besterik ez du.
Zalantzaren bat izanez gero, itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora mezua idatz dezakete herritarrek.