Negurako prestaketez jardun du Garbiñe Larreak Azoka Plazan

Nerea Uranga 2025eko irailaren 18a

Atzo arratsaldean Garbiñe Larrea tailerra ematen Azoka Plazan. (Mailo Oiarzabal)

Sendabelarrei buruzko tailerra izan zen atzo arratsaldean Azoka Plazan. Saio horretan, negurako prestatzeko udazkenean zer-nolako zainketak egin behar diren azaldu zuen Larreak.

Jende multzoa bildu zen atzo arratsaldean Azoka Plazan Garbiñe Larrea naturopatak sendabelarrei buruz eskainitako tailerrean parte hartzeko.

Sendabelar egokiak erabilita negurako udazkenean gorputza nola prestatu azaldu zuen Larreak atzoko tailerrean hainbat gako emanda. Udazkenean giltzurrunei eta birikei erreparatzen zaie gehienbat, gorputza neguari aurre egiteko prest egon dadin.


Garbiñe Larrea atzo Azpeitiko plazan tailerra ematen. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide