Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak tabakoa erretzeari uzteko taldeak jarriko ditu martxan. Tabakismoan aditua den psikologo bate eskainiko ditu saioak, eta herritarren on line nahiz presentzialki segitu ahal izango dituzte horiek.
Pertsona bakoitzaren egoera eta horietako bakoitzak behar duen arreta desberdina denez, elkarteak arreta zuzena eta pertsonalizatua eskainiko dizkie hala nahi duten herritarrei. Horretarako, lehenik elkarrizketa bat egingo diote terapian parte hartu nahi duen pertsona bakoitzari, harentzat erretzeari uzteko modurik egokiena zein izan daitekeen zehazteko. Gainera, saioak taldean edo bakarka egin ahal izango dituztela zehaztu du elkarteak. Honako lotura honetan kontsulta daitezke saioen ordutegiak eta zehaztapenak.
Aurrez aurreko saioak Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Azpeitian (Enparan kalea, 6) duen egoitzan eskainiko dituzte, eta horietan izena emateko epea astelehenean, irailaren 21ean, bukatuko da.
Plaza mugatuak
Tailerrak doakoak izango dira, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, plazak mugatuak direlako. Parte hartu nahi duten herritarrek 943-45 77 22 telefono zenbakira deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezua idatz dezakete.
Maider Sierra Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko prebentzio psikologoaren arabera, prebentzioaren arloan "minbizia garatzeko aukerak murritzea" da beren helburua. Gainera, elkarteak jakinarazi duenez, terapiak %60ko arrakasta tasa dauka.