Bizikleta konpontzeko aukera eskaini dute gaur plazan

Nerea Uranga 2025ko ira. 18a, 13:12

Aldundiaren bizikletak konpontzeko postua, gaur plazan. (Mailo Oiarzabal)

Mugikortasun Europako Astearen barruan aldundiark antolatutako Jarri zure bizikleta prest Mugirekin kanpainako jarduera izan da gaur goizean Azpeitiko plazan. Hainbat herritarrek eraman dituzte bizikletak plazan jarrri duten postura.

Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, Jarri zure bizikletak prest Mugirekin kanpaina du abian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak. Egitasmo horren barruko bizikletak konpontzeko doako zerbitzua gaur goizean Azpeitian eskaini dute, 14:00ak bitartean. Hala, Mugi txartela erakutsita, doan bizikleta konpontzeko aukera izan dute horretarako jarri duten postura joanda.

Bizikletak konpontzeko zerbitzua erabili dutenek, gainera, bi bizikletaren eta 20 euroko 60 Mugi birkargaren zozketan parte hartuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide