Produktu ekologikoen azoka egingo dute datorren ostiralean

Julene Frantzesena 2025ko ira. 21a, 08:57

Elikagaien postuan, azoka ekologiko batean. (Mailo Oiarzabal)

Azoka Plazan egingo dute, 16:30etik 19:30era bitartean. Umeentzako eskulan tailerrak, jolasak, zuzeneko sukaldaritza saioa nahiz edari eta elikagai ekologikoen dastaketa ere egingo dituzte.

Eskualdeko produktu ekologikoen sustapena bultzatzeko xedez, laugarran azoka ekologikoa egingo dute datorren ostiral arratsaldean. Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak antolatu dute hitzordua.

Azoka Plazan egingo dute azoka, 16:30etik 19:30era bitartean, eta herritarrek askotariko produktu ekologikoak erosteko aukera izango dute. Halaber, umeentzako eskulan tailerrez jolasez, zuzeneko sukaldaritza saioaz nahiz edari eta elikagai ekologikoen dastaketaz gozatu ahalko dute herritarrek.

Hona hemen datorren ostiraleko egitaraua:

  • 16:30-19:30. Azoka.
  • 17:00-19:00. Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia egitasmoa: EKOerrezetak zuzeneko sukaldaritza saioa, Osoa Cooking-en eskutik eta EKOdastaketa Elikagunearen eskutik.
  • 17:30-19:30. Gaztetxoentzako jolasak: eskulan tailerra Ametsen Txokoaren eskutik nahiz zurezko plaza jokoak Kalalaren eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide