'Go!azen 12' antzezlan musikalaren Soreasuko saiorako sarrerak saltzen jarri dituzte

Nerea Uranga 2025eko irailaren 20a

'Go!azen' saioko aktoreak.

Antzerkia eta musika uztartzen dituen lanaren bi emanaldi izango dira azaroaren 30ean Soreasu antzokian, 16:30ean eta 18:30ean. Dagoeneko Kulturaz kultur kooperatibaren webgunean salgai jarri dituzte sarrerak.

Azaroaren 30ean Go!azen 12 antzezlan musikala estreinatuko dute Azpeitiko Soreasu antzokian. Egun horretan bi emanaldi eskainiko dituzte, 16:30ean eta 18:30ean. 5 urtetik 14 urtera artekoentzako ikuskizuna da Go!azen 12, eta 60 minutuko iraupena du.

Garazi Urkola, Ander Aierza, Irati Marin, Adriana Sanchez, Ainhoa Tabuyo, Jon Alonso, Nerea Elizalde, Leire Nuñez eta Josu Iriarte aktoreak dira Basakabi udalekuko abenturak eta gertaerak antzeztuko dituztenak. Oraingo honetan, Basakabi arazoak dituzten gaztez beteko da, eta Garazik eta Maitanek egonaldi zaila biziko dute udalekuan.

Soreasuko bi saioetarako sarrerak dagoeneko eros daitezke Kulturaz.eus webgunean, 10 eurotan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide