Euskadi Senzala taldeak capoeira ikastaroetan izena emateko epea ireki du

Nerea Uranga 2025eko irailaren 19a

Capoeira saioak Azpeitian.

Haur, gazte eta helduentzako capoeira saioak eskainiko ditu Euskadi Senzala Capoeira taldeak, Betharrametako Iraurgi ikastetxean. Astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira ikastaroak.

Euskadi Senzala Capoeira taldeak ikasturte berria hastearekin batera, capoeira ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Haur, gazte eta helduentzako saioak eskainiko dituzte, Betharrametako Iraurgi ikastetxean.

Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira ikastaroak, HH5etik DBH2ra arteko haur eta gaztetxoentzako 18:30etik 19:20ra eta helduentzako hasiberrientzako ikastaroa, berriz, 19:30etik 20:45era.

Nahi dutenek bi astean probatzera joan dezakete, doan. Ikastaroen inguruko informazioa jasotzeko eta izena emateko 637 55 29 48 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide