Bigarren Mailako Euskal Koparen finalaurrekoa jokatu zuen atzo Domusa Teknik ISB taldeak Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta Iraurgikoek aise hartu zuten mendean Ibaizabal, 62-53 irabazi baitzuten neurketa. Horrenbestez, bihar 12:00etan jokatuko duten final handira sailkatu da taldea.
Luis Agirre Katxi-k zuzendutako taldearen partidaren aurretik, HGB Ausarta Barakaldok eta Mondragon Unibertsitatea Ointxek indarrak neurtu zituzten finalaurreko beste partidan. Ointxek irabazi zuen partida (60-65), eta hark ere finalerako txartela lortuta, Iraurgik haren aurka neurtuko ditu indarrak bihar.