Hogei postu baino gehiago ikusi ahalko dira zapatuan, Artiekinek antolatu duen artisau azokan

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 22a, 09:19

Hainbat lagun, Artiekinek iaz antolatutako azokako tailerretan parte hartzen. (Mailo Oiarzabal)

Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 20 artisauk baino gehiagok postuak jarriko dituzte Azoka Plazan. Azokaz gain, bestelako ekimenak ere antolatu ditu Artiekinek: eskulan tailerra egingo dute 11:30etik 13:00etara, eta ipuin kontaketa izango da 17:00etan.

Artiekin elkarteak artisau azoka antolatu du zapatu honetarako, hilak 27, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 20 artisau baino gehiagoren lanak ikusi eta erosteko aukera izango da bertan. Denetarik jarriko dute postuetan: arropa, taloak, gozoak, liburuak, osagarriak... 

Postuak Azoka Plazan jarriko dituzte 11:00etatik 19:00etara, eta gainera, goizean, 11:30etik 13:00etara, eskulan tailerra izango da Marabinako Paularen eskutik. Haurrei zuzendutako ekimenak ere antolatu ditu Artiekinek: egun osoan zehar, marrazkien txokoan gozatzeko aukera izango dute, eta horrez gain, 17:00etan, ipuin kontaketa izango dute, Amesgileko Betzaideren eskutik.

Artiekinek zehaztu duenez, honako artisau etxeek jarriko dute postua zapatuko azokan: Aldaxka, Mimogoxo, Kimura, Kikekikorro, Sleeepy mimosa, Karramarro sea glass, Magalean, Encuadernacion Villar, Magukaz, Espiral tailera, Kiribilak, Ataungo talogileak, Mi risa al viento, Wildseed, Kosta itsas-egurrak, GizaPolita, Mañeko, Esther de Donosti, Sukha, Miara, Marabina, Amuki eta Amesgile

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide