Bi eguneko zeramika tailerra antolatu dute urrirako Arte eta Diseinu ikastegian (ADI). Urriaren 4an eta 18an egingo dituzte tailerreko bi saioak, biak larunbatez; hiru ordukoak izango dira eta goizez egingo dituzte biak, 10:00etatik 13:00etara. Eta zeramika eskolak borobiltzeko, mokadutxoa egiteko aukera ere izango dute partaideek.
Ikastarorako tokia mugatua da, eta izen ematea zabaldu du jada ADIk. Bi egunetarako izena ematea (55 euro) ala egun bakarrean joatea (35 euro) aukera dezakete interesa dutenek. Izena emateko, berriz, hiru bide dituzte: ADIren egoitzara joatea (Jose Artetxe, 3), artetadiseinu@gmail.com helbidera idaztea edo 688 75. 18 77 telefono zenbakira deitzea.