Asteazkenean odola ateratzeko aukera izango dute herritarrek

Julene Frantzesena 2025eko irailaren 23a

Hainbat herritar odola ematen.

16:30etik 20:30era eman ahal izango dute odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalea. Aurrez txanda hartzea beharrezkoa da.

Etzi, asteazkenez, herritarrek odola ateratzeko aukera izango dute Azpeitian, Odol Emaileen Elkarteak egun horretarako jarri baitu iraileko hitzordua.

16:30etik 20:30era eman ahal izango dute odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean). Aurrez odola emateko txanda hartu beharko dute herritarrek nahitaez, Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Odol erreserba faltarik sortu ez dadin, herritarrei hitzordua hartzeko deia egin diete elkarteko kideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide