Ikerketa zabaldu dute, Bustinzuriko Errebaleko lokal batera indarrez sartzen saiatu direla-eta

Julene Frantzesena 2025eko irailaren 23a

Bustinzuriko Errebaleko 20. zenbakidun lokala zigilatuta. (Aitziber Arzallus)

Goizaldean jabetu da Udaltzaingoa norbait Errebaleko 20. zenbakidun lokalera indarrez sartzen saiatu dela. Ondorioz, zigilatu egin dute kale horretako 20. zenbakidun lokala.

Bustinzuriko Errebaleko lokal huts batera sartzen saiatu direla eta, ikerketa abiatu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak. Goizaldean jabetu da Udaltzaingoa norbait Errebaleko 20. zenbakidun lokalera indarrez sartzen saiatu dela, eta erakundeak Gukari azaldu dionez, "segurtasunagatik" zigilatu egin du lokala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide