Azpeitian da Aspanogiren bandera pirata ibiltaria

Mailo Oiarzabal 2025eko irailaren 23a

Aspanogiren bandera gaur, udaletxeko balkoian. (Azpeitiko Udala)

Aurten ere udaletxeko balkoi nagusian jarri dute minbizia duten Gipuzkoako adin txikikoen familien elkartearen ikurra, haur minbiziaren inguruko sentsibilizaziorako hilabetearen barruan.

Azken urteetan irailero bezala. Aspanogiren bandera pirata ibiltaria Azpeitiko udaletxeko balkoi nagusira itzuli da. Gaur, asteartea, jarri dute han minbizia duten Gipuzkoako adin txikikoen familien elkartearen ikurra, eta datorren igandera arte egongo da han.

Iraila da, izan ere, haur minbiziaren inguruko sentsibilizaziorako hilabetea, eta beste hainbat ekintzaren artean, Aspanogiren bandera pirata herriz herri dabil hil honetan, "laguntza, ikusgarritasuna eta gertutasuna adierazteko minbizidun haurrei, nerabeei eta haien familiei", udalak azaldu duenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide