Mikel Zabalza alpinistak bere bizipenak biltzen dituen Goian zerua eta behean lurra liburua (Sua) aurkeztuko du bihar, osteguna, Mendietxe museoan. 18:30ean hasiko da Zabalzaren aurkezpena, eta ondoren, liburua sinatzeko aukera izango dute museora bertaratzen direnek.
Goi mailako alpinismoan eta eskaladan aritzen da egun Zabalza, ezezagunak diren bideak eta mendiak esploratzen. Liburuan bere ibilbide luzean izan dituen abenturak eta espedizioak bildu ditu. Hastapenetatik hasi, eta Himalaiara, Antartikora, Alpeetara eta Andeetara egindako bidaien bizipenak jaso ditu liburuan, besteak beste.