Soreasu antzokiko ate birakariak kentzen ari dira

Julene Frantzesena 2025eko irailaren 24a

Beharginak Soreasu antzokiaren sarreran lanean. (Nerea Uranga)

Antzokiko sarrera nagusian ziren ate birakariak matxuratuta izan dira hainbat hilabetetan, eta ondorioz, leihatilaren ondoko atetik egin dituzte herritarrek antzokiko sartu-irtenak.  Udalak ate birakariak kentzea erabaki du, eta azken boladan gisan, lehiatilaren ondoko atea izango da aurrerantzean ere sarrera nagusia.

Soreasu antzokiko sarrera nagusian ziren ate birakariak kentzen hasi dira gaur udal langileak. Azken hilabeteetan ez dira erabilgarri izan sarrera-irteerako ate horiek, eta herritarrek leihatilaren ondoko atetik egin dituzte antzokiko sartu-irtenak.

Aurrerantzean ere leihatilaren ondoko ate hori izango da antzokirako sarrera nagusia; izan ere, hondatuta zeuden ate horiek ez berritzea eta kentzea erabaki du udalak. Dena den, ate birakariak ziren tokian bestelako ate bat jarriko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide