Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak tabakoa erretzeari uzteko tailerra antolatu du Azpeitian, eta saioetan parte hartu nahi dutenek urriaren 6ra arte izango dute izena emateko aukera.
Tailerrak doakoak izango dira, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, plazak mugatuak direlako. Parte hartu nahi duten herritarrek 943-45 77 22 telefono zenbakira deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezua idatz dezakete.
Tabakismoan aditua den psikologo bate eskainiko ditu saioak, eta herritarren on line nahiz presentzialki segitu ahal izango dituzte horiek. Aurrez aurreko saioak Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Azpeitian (Enparan kalea, 6) duen egoitzan eskainiko dituzte.
Pertsona bakoitzaren egoera eta horietako bakoitzak behar duen arreta desberdina denez, elkarteak arreta zuzena eta pertsonalizatua eskainiko dizkie herritarrei. Gainera, saioak taldean edo bakarka egin ahal izango dituztela zehaztu du elkarteak. Honako lotura honetan kontsulta daitezke saioen ordutegiak eta zehaztapenak.