Presoen eskubideen aldeko aldarria plazara itzuliko da gaur

Mailo Oiarzabal 2025eko irailaren 26a

Sarek maiatzeko azken ostiralerako deitutako elkarretaratzea. (Azpeitiko Sare)

Abuztuan Sanjuandegiko biribilgunean Palestinaren aldeko elkarretaratzearekin bat egin ondoren, gaur 19:00etan herriko plazan egingo dute Sarek deitutako elkarretaratzea.

Gaur, irailak 26, da hileko azken ostirala, eta Azpeitiko Sarek deituta, udako opor osteko presoen eskubideen aldeko lehen elkarretaratzea egingo dute herriko plazan.

Abuztuan Sanjuandegiko biribilgunean Palestinaren aldeko elkarretaratzearekin bat egin ondoren, gaur ohiko orduan eta tokian, 19:00etan plazan, egingo dute Sarek deitutako elkarretaratzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide