Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK proben antolatzaileek jakinarazi dute dagoeneko lasterketen datorren urteko data: maiatzaren 9an, larunbatez, izango dira bi probak.
Proba luzearen bosgarren edizioa egingo dute egun horretan, eta ohi bezala, 65 kilometroko eta 3.700 metroko desnibelari egin beharko diote aurre partaideek. Dena den, urtemuga borobila izanik, "berezia" izango dela adierazi dute haren sustatzaileek.
Halaber, proba laburra ere egingo dute maiatzaren 9an, 26 kilometro eta 1.400 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa. Domusa Teknik 15 MLK lasterketa iaz egin zuten lehen aldiz, eta datorren urtean ere egin egingo dute.
Bi lasterketetarako izena emateko epea azaroan zabalduko dute, baina ez dute jakinarazi zein egunetan irekiko duten.