Igandean itxiko dute estali gabeko igerilekua

Julene Frantzesena 2025ko ira. 26a, 08:45

Estali gabeko igerilekua.

aur, bihar eta etzi 11:00etatik 20:00etara izango dute herritarrek igerilekura joateko aukera. Ekainaren 2tik izan da zabalik igerilekua, baina udazkena iritsi da, eta igandean itxiko dute datorren uda sasoira arte.

Joan da uda, eta iritsi da udazkena, eta hori nabari daiteke dagoeneko tenperaturan. Dena den, astebururako eguraldi ona iragarri dute, eta hala nahi duten herritarrek estali gabeko igerilekuan denboraldiko azken bainuak hartzeko aukera izango dute igande iluntzera bitartean.

Hain zuzen ere, igandean, 20:00etan itxiko dute estali gabeko igerilekua, datorren uda sasoira arte. Ekainaren 2az geroztik izan da irekita, eta aurten, udalak irailaren hondarrera arte zabalik mantentzea erabaki du. Gaur, bihar eta etzi 11:00etatik 20:00etara izango dute herritarrek igerilekura joateko aukera, ohiko legez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide