Boluntariotzari buruzko hitzaldi bat antolatu du Munoandik asteazkenerako

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 28a, 08:00

Miren Gurrutxaga, Gizalde elkarteko kidea.

Inguruko pertsonei laguntzeko boluntario gisa aritzearen garrantziaz eta aukerez hitz egingo du Miren Gurrutxagak Munoandi elkarteak antolatutako hitzaldian.

Boluntariotzari buruzko hitzaldi bat antolatu du datorren asteazkenerako, urriak 1, Munoandi kultur elkarteak. Azoka Plazako lehenengo solairuko aretoan izango da solasaldia, 19:00etan hasita, eta sarrera irekia izango da.

Gizalde elkarteko Miren Gurrutxagak eskainiko du Boluntariotza gaur egungo gizartean izeneko hitzaldia. Besteak beste, inguruko pertsonei laguntzeko boluntario gisa aritzearen garrantziaz eta aukerez hitz egingo du Gurrutxagak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide