Giro polita, produktu ekologikoen azokaren bueltan

Andoni Elduaien 2025ko ira. 26a, 18:41

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak antolatuta, azoka ekologikoa egin dute arratsaldean Azoka Plazan. Produktu ekologikoak erosteaz gain, askotariko tailerrez eta jolasez gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. 

Eskualdeko produktu ekologikoen sustapena bultzatzeko xedez, laugarren azoka ekologikoa egin dute gaur arratsaldean Azpeitian, Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak antolatuta. Azoka Plazan egin dute azoka, 16:30etik 19:30era bitartean, eta herritarrek askotariko produktu ekologikoak erosteko aukera izan dute. Halaber, umeentzako eskulan tailerrez, jolasez, zuzeneko sukaldaritza saioaz nahiz edari eta elikagai ekologikoen dastaketaz gozatu ahal izan dute herritarrek. Hainbat herritar bertaratu dira azokara naiz haren bueltako ekintzetara, eta giro polita sortu da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide