Eguzkiaren epeletan, bertako produktuak ikusteko eta erosteko aukera dago plazan

Ihintza Elustondo 2025ko ira. 27a, 14:11

Bertako artisauen azoka zabalik dago Azpeitiko plazan, 19:00etara bitartean. Artiekin elkarteak antolatu du, eta hainbat tailer ere ari dira egiten. Besteak beste, ipuin kontaketa izango da 17:00etan. 

Artiekin elkarteak antolatuta, bertako artisauen azoka egiten ari dira Azpeitiko plazan. Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako hogei artisau baino gehiagoren lanak ikusi eta erosteko aukera dago, goizean hasita19:00etara bitartean. Artisauen postuak ez ezik, horien bueltan antolatutako tailerrak ere izango dira herritarrentzat. Egun osoan zehar, marrazkien txokoa izango da Azoka Plazaren atarian. Horrez gain, goizean, 11:30etik 13:00etara, eskulan tailerra egin dute da Marabinako Paularen eskutik; eta 17:00etan, ipuin kontaketa izango da, Amesgileko Betzaideren eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide