Pello Segurolak irabazi du Aizarnazabalgo Artzain Txakur Txapelketa

Andoni Elduaien 2025eko irailaren 27a

Artzain Txakur Txapelketaren sari banaketa ekitaldia, gaur, Aizarnazabalen.

San Migel jaietan murgilduta daude Aizarnazabalen, eta artzain txakurren lehia jokatu dute goizean. Matxinbentara joan da txapela; Pello Segurolak eta Yak txakurrak 298 puntu poltsikoratu dituzte.

Atzo txupinazoa botata, gaur, larunbatez, San Migel festetan murgilduta jarraitzen dute Aizarnazabalen. Goizean, kirolari lotutako saioak izan dira herrian. 11:30ean hasita, XVI. Artzain Txakur Txapelketa jokatu dute, Artxate kooperatibak antolatuta, eta gaurkoan, Matxinbentara joan da txapela: izan ere, Pello Segurola nagusitu da, Yak txakurrarekin 298 puntu poltsikoratuta. Gorriti eta Izar txakurra sailkatu dira bigarren –278 puntu–, Javi eta Fold izan dira hirugarren –264 puntu–, Medikue eta Bat laugarren –248 puntu–, Xabi eta Flay bosgarren –232 puntu– eta Igor eta Tobi seigarren –137 puntu–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide