Akoako Bira irabazi du Eneritz Aramendik

Andoni Elduaien 2025ko ira. 28a, 14:51

Aramendi, helmugara iristen. (Andoni Elduaien)

46.21 denboran osatu du ibilbidea korrikalari azpeitiarrak, eta sei minutu eta erdi eskaseko aldea atera dio bigarren sailkatuari. Azpeitiar bat baino gehiagok parte hartu du proban. 

Eneritz Aramendi korrikalari azpeitiarrak Akoako Bira irabazi du gaur, igandea.  Zestoako Akoa auzoan bost urtez etenda izan den hamar kilometroko eta 370 metroko desnibel positiboa duen mendi lasterketan gailendu da Aramendi.

46 minutu eta 21 segundo behar izan ditu hark irteerako eta helmugako lerroak osatzeko. Sei minutu eta erdi inguruko abantaila atera dio Aramendik bigarren sailkatu den Garazi Artolari (52.56). Aldiz, Aintzane Olaizolak osatu du podiuma, 53.04 denbora eginda.

Honako lotura honetan ikus daiteke probaren sailkapena osorik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide