Natura eta artea uztartu dituzte gaur Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2025ko ira. 28a, 16:37

Natura oinarri izanda, topaketa artistikoa egin dute gaur Ekoetxean. Ondoren, familia bakoitzak etxera eraman du sortutako obra artistikoa.

Naturarte izeneko topaketa egin dute gaur, igandez, Ekoetxean. Ekintzak irudimena piztea, zentzumenak estimulatzea eta familia loturak sendotzea izan du helburu, naturan murgilduta abentura artistiko bat eginez. Aire zabalean elkartu dira partaideak, inspiratzen eta erlaxatzen duten zuhaitzez, lorez eta soinu naturalez inguratuta. Familia bakoitzak asto bat izan du bere obra naturaren erdian sortzeko, eta ondoren, etxera eraman dute sortutakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide