Palestinako bandera handi bat margotu dute hainbat lagunek plazan. Udaletxearen aurrean, lurrean, agertu da margoketa gaur goizean. Ikasle Abertzaleek egin dute ekintza, gauez.
Hain zuzen ere, ekintza egiterakoan grabatutako bideoa argitaratu du Urola Erdiko eragileak Instagramen. Ikasle Abertzaleek ostegunerako Palestinaren alde deituta duten ikasle grebaren harira gauzatu dute margoketa.